13/09/2023
Uda amaitzen doa eta laster gu ere deskantsu hartzera goaz... Zapatu honetan Kantina zarratu eta ekipo osoa parrandan goaz!
Ezagutzen dituzu uda honetan Kantinan lanean aritu garenak eta gutako bakoitzaren gustuak? Hemen aurkezpentxo bat: http://talakokantina.eus/must/
Plazer bat izan da: egunero-egunero etorri zareten herritarrak, euskaraz ahalegindu zareten bisitariak, zerbeza berezienak probatzera animatu zaretenak, kopak barraraino bueltan ekarri eta irribarretxu bategaz bentanatik agur esaten diguzuenak... 🫶 🧡
Egunero-egunero ireki dugu Kantina uda osoan zehar eta bihar eta etzi ere oraindino zabalik egongo da. Baina zapatuan... agur Juan! Txosnetan ikusiko dugu elkar... ✊😉
Jaiak ondo amaitu eta bueltara arte!
( Noiz? Sollubeko tunela amaitu baino lehen😜)
*Oharra: berez, lorazaintzan eta ardogintzan ibiliko gara gutako batzuk, asiske Kantina ingurutik ikusiko gaituzue, zarratuta egonda ere.